XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon behartsu bat lanik gabe geratu da.

Oso fededuna zen eta behin eta berriz elizara joan zen eta errezatu eta errezatu aritu zen, baina ez zuen lanik aurkitu.

Behin konturatu zen Jesusen irudiaren azpian zegoen dirukutxa ia beti hutsik egoten zela.

Egun batean gizona kokoteraino zegoen errezatzeaz.

Sartu zen elizan, kokatu zen Ama Birjinaren aurrean eta berarekin hitz egin zuen.

- Ama Birjina.

Egun osoan bila nabil baina ez dut lanik aurkitzen.

Seme-alabek jatekoa eta jantziak behar dituzte eta nik kopakadatxo bat pattar, baina ikusten duzunez ez daukat txanpon ziztrin bat ere.

Ez naiz gaiztoa.

Begira zeure semearen dirukutxari.

Ezer ez.

Erabat hutsik dago.

Eta bera ere ez da gaiztoa.

Har al ditzaket hogei lira?

Zeure semearekin banatuko ditut: hamar niretzat eta hamar berarentzat.

Nire semealabek jatekoa izango dute eta nik kopakadatxo bat pattar.

Zure semea ere ez da gaizki aterako.

Ez baduzu nahi, esaidazu eta ez dut atzamarrik ere jarriko gainean.

Jakina, irudiak ez zuen erantzun, eta gizonak esandakoa egin zuen.

Biharamunean itzuli egin zen:

- Lotsaturik nago, oi Ama Birjina esan zuen.

Ez naiz begietara begiratzeko gai ere.

Baina, zer egingo dut?

Begira, zure semeari ez doakio hobeto.

Xentimorik ere ez du.

Gaur berrogei lira behar ditut alokapena ordaintzeko eguna baita, baina ni gamelu bat bezalakoa naiz: ez dut ezer ahazten.

Zuretzat gehiegi bada, esazu.

Jakina, irudiak ez zuen ezer esan, eta dirukutxa betetik gizonak larogei lira hartu zituen, banatu eta alde egin zuen.

Gizonaren egoera ez zen hurrengo egunetan hobetu, eta joan, hartu eta banatu egin zuen.

Hala ere, beti galdetzen zion Ama Birjinari ea kontrako zerbait ba ote zuen eta honek ez zion ezer esaten.